miércoles, 30 de mayo de 2007

lunes, 21 de mayo de 2007

IPUIN MULTIMEDIA

Honako orrialde honetan lehenengo hiru asteetan egindako IPUIN MULTIMEDIen laburpenak ikusi ahal izango dituzu.

Gure Ipuin Multimedia Power Point programarekin egina oso handia zenez, ezin izan dugu BIDEO programara pasa, arrazoi honegatik, MOVIE MAKER programa erabiliaz ipuinean agertzen diren argazki batzuk sartu ditugu eta ondoren ipuinaren laburpentxo bat egin dugu istorioa zertaz doan jakin dezazuen.

GARAZI ETA ITZIARREN IPUINA

IRUDIMENAREN ATEA




Euskal Herriko Aizkorri mendiaren magalean bada Zegama izeneko herrixka bat, bertako etxe polit batean bizi dira Xabier eta Joane, beraien guraso eta aitona-amonekin.Gaur ere, egunero bezala, afalostean egongelara joan eta telebista piztu dute.

Joane telebista ikusteaz nazkatuta dago eta jolastera joan dira egongelako txoko batera. Jolasean ari direla, karta berezi batzuk aurkitu dituzte, mitologikoak.Baina batzuek burua falta dutenez Joane Euskal Mitologiari buruzko ipuin baten bila joan da nolako burua duten ikusteko.

Liburua irakurtzen ari direlarik Xabierrek lo hartuko du eta izugarrizko abenturak biziko dituzte euskal mitologiako pertsonaiekin. Besteak beste, pertsonaia hauek ezagutuko dituzte: basajaun, herensuge, galtzagorri, lamiak...

Irakurtzea abentura bat dela konturatuko dira ipuinaren amaieran.


AINERE ETA NAIARAREN IPUINA




Maddi etxean asperturik zegoen amonarekin. Neskatoak ipuin bat kontatzeko eskatzen dio eta amona Euskal Herriko mitologiari buruzko istorio bat kontatzen hasten da. Historian zehar pertsonai harrigarri eta miresgarri hauen eta gizakien arteko harremana azaltzen da eta harreman horren hausturaren kausa.